XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez zitzaizkion Masuk esandako hitzak berehalakoan ahantziko: - Har ezazu kutxatila hau Jean, mutil ona eta azkarra zarenez honenbeste merezi duzu eta.

Gainera nik ez dut honen beharrik jada.

Kaxa hark barruan zer zeraman jakin gabe, eskerrak eman zizkion Jeanek, bere jakin-nahiaz eta ontasunaz gizon harengan zirrara sor zezakeenik pentsatu ere egin gabe.

Hainbestekoa baitzion berak zorra!

Berehala adierazi zion, ordea, Masu Jaunak oparia zer zen eta zertarako nola erabili beharko zuen: - Kutxatila horretan dagoena, mundu honetako aberastasunik ederrena da, bainan ondo aukeratzen ez baduzu kaltea besterik ez dakarkizuke.

Kutxa irekiz gero, kristalezko hiru kaxato aurkituko dituzu: berdaila da bata, bestea gorria eta horia azkena bare bare esan zizkion guztiak Masu Jaunak.

Baina gauza ez da hemen bukatzen.

Hiruretatik batek bakarrik lagun diezazuke, ordea, eta horretarako zeinek lagun diezazukeen argi eduki beharko.

Ziur aukeratu beharko duzu.

Lehenengoan okerrekoa hartuko bazenu, bertan behera hilik geratuko zinateke.

Inor ohartu baino lehen, hauts. Deus ez.

Jeanek ezin zuen halako berri izugarririk gizon haren ezpainetatik sinetsi.

Bainan laster hartu zion tankera, eta azkenerako, gertaera hura ezaguna zitzaiola sartu zitzaion buruan.

Lisandra Lasai eta Katamotza liburuan irakurri zuen bezalaxe gertatzen zen dena.

Julius Masuk aurrera segitu zuen eta liburuko katamotzak esan zituen hitz berberak esaten hasi zen: - Zuzeneko kaxatoa hautatuko bazenu, ostera, zeuk nahi izanez gero, hiru desio handienak lor zenitzake.